2007/11/09


HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK: EZKONTZA ETA ADOPZIOA

Espainiar estatuan kolokan dabil ea homosexualek adoptatu dezaketen edo ez. %44-a ados daude adopzioeki, tamalez, %42-a honen aurka dago. Hala ere, hamar pertsonetatik seik homosexualen arteko ezkontzak ondo iksuten ditu. 'Retrato Social de los españoles' BBVA-k egindako inkesta bat izan da goian agertzen diren erantzunak. Harrigarria da gauden mendean eta oraindik jendea ikuskera hain itxia izatea.Izan ere, 15-34 urte bitarteko pertsonek ados daude homosexualek ezkontzeko aukerarekin, goi-mailako ikaskuntzak dituztenak %71 da, eta erlijiorik ez duten pertsonek %71.9 da. Portzentaiak altuak dira,baina hala ere XXI.mendean egonda altuagoa izan beharko litzateke, gizartea aurrera egiten duen heinean gizarte horren ikuskera ere aurrera egin beharko lukeelako. Adoptatzeno eskubidea ez da soilik homosexualenak, baizik eta umeena ere, hobeago litzatekeelako etxe batean bizitzea sexu bereko pertsonekin maitatua izango dena gosez hiltzea baino.



Martxoaren 8a
Inprimatu
Erreportajea
***
Emakumearen Eguna?

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna izan zen. Egun honek badu bere historia eta guk hemen laburbildu dizuegu. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat emakumeren nondik norakoak bildu ditugu. Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeek aurrerapausoak eman dituzte. 1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik. Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan,
lantegietako grebak zirela eta. Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Estatu espainiarrean 1977. urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren. Emakumeen egoera gaur egun Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, euskal langile-klasearen zatirik handiena 650.000 emakumeek osatzen dute. “Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen zatirik handiena. Eta gogoan izateko beste datu bat hauxe da: etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute. Etxea alde batera utzita, emakumearen lan tasa %57´5 da eta gizonezkoena, berriz, %80. Gainera, 35 urtetik gorako emakumeen artean, aldea are handiagoa da. Eustat-ek egindako inkesta baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanak egiten; gutxi gorabehera, hirukoitza. Bukatzeko, sexuen artean berdintasuna lortzeko benetako borondatea dutenentzat urteko 365 egunak dira martxoaren 8a, eta ez egun hau soilik.

2007/10/11



blog-ari sarrera

kaixo guztioi! blog honetan berdintasunari buruzko gaiak jorratuko dira, bai generoari buruz, bai kultur aniztasunari buruz,... zuen iritzia espero dut!