Dagozkien eskubideak eskatuko dituzte gaur gay eta lesbianek
Munduko hiri nagusietan bezala, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere manifestazioak egingo dituzte
iñigo bilbao - <>BILBO<@$p>
Ekainak 28 dituen honetan,urtero gertatu ohi den bezala, mundu zabalean gay eta lesbianek manifestazioak egingo dituzte. Zenbait lekutan dagozkien oinarrizko eskubideak eskatzeko irtengo dira kalera; beste batzuetan, berriz, berdintasunaren bidean egin dituzten urratsak nahiko ez direla eta aurrera egiteko premia daukatela nabarmentzeko; eta oso leku gutxitan, lortutako garaipenak ospatzeko.
Euskal Herrian ere manifestazioak egingo dituzte. Iparraldean, joan den larunbatean egin zuten, Baionan. Hegoaldean, berriz, gaur. Hiriburuetan ohikoak diren mobilizazioez gainera, aurten, lehenengo aldiz, Zarautzen egingo dute, Urola aldeko emakumeek deituta, 20:00etatik aurrera.
Hegoaldeko hiriburuetako manifestazioak 19:00etan abiatuko dira, ohiko lekuetatik. Iruñean, EHGAMek eta Lumatzak autobus geltokian ipini dute hitzordua. Manifestazioaren ostean, jaia egingo dute. Gasteizen, Andramari Zuriaren plazatik abiatuko da Gaytasunak eta Gaztelesbos taldeek deitutako mobilizazioa, eta Donostian, Boulebarretik EHGAMek deitutakoa. Gipuzkoako hiriburuan jaia egingo dute 23:00etatik aurrera, Egiako Kultur Etxean. Jaia elkarrekin antolatu dute EHGAMek eta Gehituk, nahiz eta bigarren talde hori ez den izango manifestazioan. Izan ere, Gehituk Bilboko mobilizaziora deitu ditu oraingoan bere kide eta lagunak.
Udalaren agurra Bilbon
Bizkaiko hiriburuan, Zabalburun elkartuko dira, Aldarte, Bizi-gay, Bizkaiko lesbiana-feministen kolektiboa, EHGAM, Euskal Hartzak, Gazte Lesgay, Gehitu eta Hegoak taldeek deituta. Manifestazioa Arriaga plazan amaituko da, eta bertan, antzokiko balkoi baten eskegita izango den pankarta baten bidez, Udalaren agurra eta babesa jasoko dute gay eta lesbianen taldeek.
Gauean, berriz, EHGAMek ohikoa duen afari-festa egingo du , Kafe Antzokian. Ekitaldian banatuko dituzte, gainera, urtero eman ohi dituzten sariak: Legebiltzarrean Bikoteen Legea onartu zuten taldeetako ordezkariei Urrezko Hiruki bana emango diete; Hego Euskal Herriko lau gotzainei, berriz, Trapuzko Espartinak, lege hori onartu zenean haren kontra egin zituzten adierazpenengatik.
17 bikote homosexual EAEko izatezko bikoteen erroldan
Izatezko Bikoteen Legea dela eta, bestalde, Javier Madrazo Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuak argi mintzatu zen atzo: «Berdintasunaren bidean urrats garrantzitsuak egin badira ere, zoritxarrez egiteke asko daukagu oraindik».
Bidea egiteko, nahita ez Espainiako Kode Zibila aldatu egin beharko dela kontuan hartuta, Madrazok dei egin zien Madrilen PPko gobernua osatzen dutenei jarreraz aldatu eta «sexu berekoen arteko ezkontza aintzat har dezaten». Madrazok onartu zuen EAEk ez duela eskuduntzarik gai horretan eta Espainiako Gobernuari dagokiola aldaketa. Bere ustez, gay eta lesbianen eskaerari muzin eginez, PPkoek argi utzi dute «euren homofobia itsua».
Izatezko Bikoteen Erroldari buruzko datuak ere eman zituen Madrazok: 20 egunetan 60 bikotek eman dute izena (43 bikote heterosexualek, gay-en 12 bikotek eta lesbianen bostek.
Behin eta berriro esaten dut, guztion eskubideen alde! gai honetan besteetan bezala eskubide gutxi jasotzen dituzte sexu berdinekoekin dagoen jendea, eta zergatik? ez dira pertsona arruntak? nire ustez bai eta errespetatu behar ditugu bakoitzaren gustuak; emakume bati beste emakume batetaz maiteminduta badago mina egiten dio gizarteari? badago jendea baietz esaten duena baina argi dago hori ez dela horrela, min gehiago egiten du emakume bat jipoitzen duen gizon batek eta horren aurrean ez da hainbeste eskaldalu sortzen baina ez zait batere arritzen, sortzen ari den gizartea ez da bidezkoa eta horren aurrean ezer egiten ez badugu gure seme-alabek ez dira gizarte egoki batean biziko, gizarte uzkurtu batean baizik. Gure eskubideak guztion eskubideak bezalakoa dira eta errespetatu behar ditugu diren bezala. Gizarte aske baten alde!