2008/01/17




Bi urteko atxiloaldia eskatu dute sexu abusuak egotzitako gizon batentzat
erredakzioa

Iruñea
Etxeko lanak egiteko kontratatua zituen emakumeei sexu gehiegikeriak egitea egotzita, 82 urteko gizon bat epaitzen hasi dira Iruñean. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat. L.F.R. donostiarra da, baina, Radan (Nafarroa) etxebizitza bat du, eta han lanerako hartu zituen bi emakumeren arabera, sexu gehiegikeriak jasan behar izan zituzten.
Antza, eri zegoela esanez, berekin ohera sartzeko eskatzen zien emakumeei, eta orduan egiten zituen gehiegikeriak. Emakumeetako batek, gainera, lotako botikaren bat ematea egozten dio, lo zegoela gorputza ukitzen baitzion. Bi emakumeak marokoarrak dira, eta, aditzera eman dutenez, beren aurretik beste hainbat emakumek ere antzeko erasoak jasan zituzten susmoa dute.



Berrian azaltzen den moduan gizonari jarriko dioten zigorra bi urtekoa izango da eta hori egokia dela pentsatu behar dugu? horrekin ados egon behar gara? nire ustez ez, eta emakumeok ez gara geldirik geratu behar, horren aurrean zeozer egin beharko genuke. Legeak ezin dira aldatu baina bi urteko zigorra egotea gizon horrentzako ez da bidezkoa eta alde horretatik gauzak aldatzeko prest egon beharko ginateke; baina argi dago gauzak aldatzeko emakumeen ahotsa baino gehiago behar dela eta mundua ez dago prest adi egoteko.

No hay comentarios: