2008/01/18


Dagozkien eskubideak eskatuko dituzte gaur gay eta lesbianek
Munduko hiri nagusietan bezala, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere manifestazioak egingo dituzte
iñigo bilbao - <>BILBO<@$p>
Ekainak 28 dituen honetan,urtero gertatu ohi den bezala, mundu zabalean gay eta lesbianek manifestazioak egingo dituzte. Zenbait lekutan dagozkien oinarrizko eskubideak eskatzeko irtengo dira kalera; beste batzuetan, berriz, berdintasunaren bidean egin dituzten urratsak nahiko ez direla eta aurrera egiteko premia daukatela nabarmentzeko; eta oso leku gutxitan, lortutako garaipenak ospatzeko.
Euskal Herrian ere manifestazioak egingo dituzte. Iparraldean, joan den larunbatean egin zuten, Baionan. Hegoaldean, berriz, gaur. Hiriburuetan ohikoak diren mobilizazioez gainera, aurten, lehenengo aldiz, Zarautzen egingo dute, Urola aldeko emakumeek deituta, 20:00etatik aurrera.
Hegoaldeko hiriburuetako manifestazioak 19:00etan abiatuko dira, ohiko lekuetatik. Iruñean, EHGAMek eta Lumatzak autobus geltokian ipini dute hitzordua. Manifestazioaren ostean, jaia egingo dute. Gasteizen, Andramari Zuriaren plazatik abiatuko da Gaytasunak eta Gaztelesbos taldeek deitutako mobilizazioa, eta Donostian, Boulebarretik EHGAMek deitutakoa. Gipuzkoako hiriburuan jaia egingo dute 23:00etatik aurrera, Egiako Kultur Etxean. Jaia elkarrekin antolatu dute EHGAMek eta Gehituk, nahiz eta bigarren talde hori ez den izango manifestazioan. Izan ere, Gehituk Bilboko mobilizaziora deitu ditu oraingoan bere kide eta lagunak.
Udalaren agurra Bilbon
Bizkaiko hiriburuan, Zabalburun elkartuko dira, Aldarte, Bizi-gay, Bizkaiko lesbiana-feministen kolektiboa, EHGAM, Euskal Hartzak, Gazte Lesgay, Gehitu eta Hegoak taldeek deituta. Manifestazioa Arriaga plazan amaituko da, eta bertan, antzokiko balkoi baten eskegita izango den pankarta baten bidez, Udalaren agurra eta babesa jasoko dute gay eta lesbianen taldeek.
Gauean, berriz, EHGAMek ohikoa duen afari-festa egingo du , Kafe Antzokian. Ekitaldian banatuko dituzte, gainera, urtero eman ohi dituzten sariak: Legebiltzarrean Bikoteen Legea onartu zuten taldeetako ordezkariei Urrezko Hiruki bana emango diete; Hego Euskal Herriko lau gotzainei, berriz, Trapuzko Espartinak, lege hori onartu zenean haren kontra egin zituzten adierazpenengatik.
17 bikote homosexual EAEko izatezko bikoteen erroldan
Izatezko Bikoteen Legea dela eta, bestalde, Javier Madrazo Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuak argi mintzatu zen atzo: «Berdintasunaren bidean urrats garrantzitsuak egin badira ere, zoritxarrez egiteke asko daukagu oraindik».
Bidea egiteko, nahita ez Espainiako Kode Zibila aldatu egin beharko dela kontuan hartuta, Madrazok dei egin zien Madrilen PPko gobernua osatzen dutenei jarreraz aldatu eta «sexu berekoen arteko ezkontza aintzat har dezaten». Madrazok onartu zuen EAEk ez duela eskuduntzarik gai horretan eta Espainiako Gobernuari dagokiola aldaketa. Bere ustez, gay eta lesbianen eskaerari muzin eginez, PPkoek argi utzi dute «euren homofobia itsua».
Izatezko Bikoteen Erroldari buruzko datuak ere eman zituen Madrazok: 20 egunetan 60 bikotek eman dute izena (43 bikote heterosexualek, gay-en 12 bikotek eta lesbianen bostek.

Behin eta berriro esaten dut, guztion eskubideen alde! gai honetan besteetan bezala eskubide gutxi jasotzen dituzte sexu berdinekoekin dagoen jendea, eta zergatik? ez dira pertsona arruntak? nire ustez bai eta errespetatu behar ditugu bakoitzaren gustuak; emakume bati beste emakume batetaz maiteminduta badago mina egiten dio gizarteari? badago jendea baietz esaten duena baina argi dago hori ez dela horrela, min gehiago egiten du emakume bat jipoitzen duen gizon batek eta horren aurrean ez da hainbeste eskaldalu sortzen baina ez zait batere arritzen, sortzen ari den gizartea ez da bidezkoa eta horren aurrean ezer egiten ez badugu gure seme-alabek ez dira gizarte egoki batean biziko, gizarte uzkurtu batean baizik. Gure eskubideak guztion eskubideak bezalakoa dira eta errespetatu behar ditugu diren bezala. Gizarte aske baten alde!

Erabaki eskubidearen aldeko plataforma sortu dute
Euskal gizarteko hainbat lagunek eratu dute taldea. "Pertsona eta herri guzti guztien eskubideak errespetatzea" eskatu dute, eta "askatasuna bide politiko eta demokratikoak soilik erabiliz" lortu behar dela. Otsailaren 10ean ekitaldia egingo dute Donostian, Kursaalen.
Euskal herritarren erabaki eskubidearen aldeko plataforma sortu dute euskal gizarteko ia ehun lagunek, 'Erabaki' izenekoa, eta atxikimendu gehiago lortu nahi dituzte;
erabaki.nireblog.com webgunea sortu dute, eta bertan eman daiteke babesa."Erabaki nahi dugu eta erabaki egingo dugu, gure eskubidea delako", diote, "pertsona eta herri guzti guztien eskubideak errespetatuz". Haien arabera. "Euskal Herria Europako herrien multzoan berezko nortasuna duen Herri bat da eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du, herrien autodeterminazio eskubidearen arabera. Eskubide hori nazioartean onartuta dago". "Askatasuna, bide politiko eta demokratikoak soilik erabiliz" nahi dutela esan dute."Bakearen bidea urratzeko", erabaki eskubidea garrantzitsua dela deritzote. "Indarkeriari elkarrizketaren bitartez amaiera" eman behar zaiola uste dute, "ETAk garbi iragarrita borroka armatua bertan behera utzi duela"."Normalizazio politikorako bidea urratzeko" ere nahi dute eskubide hori gauzatzea. "Normalizazioa, erabaki ahal izateko errespetua, aniztasuna eta askatasuna erabiliz". Espainiako Alderdien Legea indargabetzea eskatu dute, eta euskal herritar "guzti-guztiei" eskubide politiko zibilak "itzultzea".Otsailaren 10ean ekitaldia egingo dute Donostian, Kursaalen, 12:00etan. Erabaki eskubidearen aldeko "herritarren lehen mobilizazio handia" handia izatea nahi dute.


Guztion eskubideen alde! Pertsonak gara eta horregatik gure artean errespetatu behar gara, eskubide berdinak ditugu eta nahiz eta kultur desberdinekoa izan, kolore desberdinekoa izan edo gustu desberdinak izan pertsonak pertsonak dira. Berri honetan azaltzen den moduan eskubideen aldeko plataforma bat sortu dute eta mundu guztia horren alde egon beharko lirateke baina tristea da esatea hori ez dela horrela gertatzen.

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, ustez bikotekidea jo duelako
27 urteko gizon bat atxilotu dute udaltzainek gaur Gasteizen, ustez bikotekidea eta honen ahizpa jo dituelako. Bikotekideak ez dio salaketarik jarri, baina atxilotu egin dute.03:00ak aldera Gorbeia eta Bastiturri kaleetan zaintzan zebiltzan udaltzainek gizon bat atzeman dute emakume baten gainean zegoela. Mugitu ezinda zeukan eta jotzeko asmoa azaltzen zuen. Beste emakumea ustezko erasotzailea geratzen ari zen. Bikotekideak zauriak zituen aurpegian; honen ahizpak, berriz, gizonezkoak eskumuturrean kosk egin diola eta hanka batean mina duela esan die udaltzainei. Biak Santiago erietxera eraman dituzte. Gizonezko bat salatu dute Gasteizen23 urteko gizon bati salaketa jarri diote Gasteizko udaltzainek, ustez bikotekidearen kontrako ohiko eraso fisikoak eta psikikoak egin dituelako. Duela urte batzuetatik hona irainak eta kontrol handia jasan duela salatu du emakumeak. Berak eta haren familiako bi kidek mehatxuak eta eraso fisikoak jasan dituela adierazi du emakumeak, eta elkarrekin bizi zirenetik gehiago izan omen dira. Pasa den abenduaren 22an eten zuten harremana.


Hona hemen emakume jipoituen beste kasu bat orain dela gutxi gertatutakoa, gero eta kasu gehiago agertzen dira eta gero eta kasu gehiago agertuko dira egoera honen aurrean ez bada ezer egiten.

Emukume bat bikotekidea aukeratzeko kontu handiz ibili behar da eta lehenago elkarrizketa bat pasatu beharko du mutilak; ez dakigu norekin ezkonduko gara, nolakoa den mutil hori, ez dakigu ezer; beldurrarekin bizi gara eta gero eta beldur gehiago izan behar dugu kasu hauek ikusita.

Etorkinei iruzur egiteaz akusatutako abokatua errugabetu egin dute
BILBO Pilar J. G. etorkinei iruzurra egiteagatik epaitutako Bilboko abokatua errugabetu egin du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Abokatuaren kontrako salaketa jarri zuten 50 etorkinek, lan eta egoitza baimena lortuko ziela hitz ematen baitzien. Sos Arrazakeriak «justifikaezintzat» jo du Auzitegiaren epaia.


Aurreko berrian aipatu dudan moduan argi dago legea ez dagoela mundu errugabe guztiaren alde, kasu honetan erruduna abokatua dela azaltzen da eta horren aurreko erantzuna zein izan da? tristea da galdera honen erantzuna baina bai, abokatua zigorrarik gabe utzi dute eta ezin da ezer egin, legea horrela dago eta jendea arrazista da %120an; zelako mundua eraikitzen ari gara? behin eta bnerriro erantzunik ez.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Emakume bat hil du bart Iruñean ustez bere bikotekideak, lepoa moztuta
Gelbentzu karrikan izan da gertaera, eta 20 urte ditu biktimak. Ustezko erasotzailea 23 urteko gizonezkoa da eta bere buruaz beste egiten saiatu da, etxeko leihotik salto eginda.
Iruñeko udaltzainek gaur goizean hilda topatu dute emakume bat Gelbentzu karrikan, seigarren zenbakiko laugarren solairuko etxebizitza batean, eta ustez emakumearen bikotekideak hil du. Lepoa moztuta zeukan biktimak, eta ustezko erasotzailea bera gertaeraren ondoren, etxeko leihotik salto eginda, bere buruaz beste egiten saiatu dela esan dute udaltzainek.4:22an bizilagun batek udaltzainei deitu die, Arrosadia auzoko etxe hartan "eztabaida gogorra" zegoela-eta. Poliziak etxera joan direnean, atea bota egin behar izan dute, eta barruan emakumea hilik aurkitu dute. 20 urte ditu biktimak -T.S.M.-, eta jatorriz brasildarra da.Eraikin kanpoan gizonezko bat topatu dute zaurituta; ustezko erasotzailea. Honek 23 urte dauzka -T.R.S.- eta bera ere Brasilgoa da sortzez. Nafarroako Ospitalera eraman dute, eta polizien zaintzapean dago.Nafarroako Gobernuak erasoa salatzeko elkarretaratzea antolatu du gaurko. 13:00etan hasita egin dute, Vinculo plazan.Emakumeen kontrako indarkeria kasua izan dela egiaztatzen bada, aurten Euskal Herrian hala hildako lehen emakumea litzateke gaurkoa.


Ikusten denez emakume jipoitu eta hildakoen kasuak ez dira amaitzen, eguneko gauza da eta horren aurrean ez da ezer ez egiten. Emakume bat jo edo hil egiten dute eta hori egiten dutenei ez zaie behar bezala zigortzen, kalean daude urte gutxi pasata. Gaur egun jotzea edo hiltzea merkea da? dirudienez bai, epaiketara joan eta adibidez 20 urteko zigorra jasotzen dute eta 5 urte pasatzen direnean kalean daude portaera ona izateagatik; portaera ona da emakume bat jo eta hiltzea? nora ailegatuko gara? ez da bidezkoa eta hori argi dago, emakumeok errespetua merezi dugu eta orokorrean pertsona guztiak errespetua merezi behar dute; egoera hori geldiarazteko zerbait egin beharko genuke baina nola? ez ditugu baliabiderik eta legeak ez dira emakumearen alde jartzen orduan nola salatu? nola sahiestu? galdera guzti hauek ez dituzte erantzunik eta emakumeok erantzunen zain bizi gara.


2008/01/17




Nahiz
Inprimatu
Afrika Bibangen kontzertua, Hernanin
Musika. Ekuatore Gineako etorkinen alaba, 15 urterekin ikasi zuen euskara, AEKn, Afrika Bibang algortarrak (Getxo, Bizkaia). Etsaiak eta beste hainbat talderekin urte luzez aritu ondoren, bakarkako lehen lana atera zuen 2004. urtean: Entzun. Azken boladan kontzertu gutxi eman baditu ere, gaur entzuteko aukera egongo da Hernanin (Gipuzkoa), Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Gaur, 19:30ean, Atsegindegi plazan. Soula eta rythm'n bluesa euskaraz entzuteko parada, askatasun falta, arrazakeria eta homofobia salatzen dituzten kantetan.






Badakigu munduan arrazakeria eta homofobia eguneko gauzak direla baina nahiz eta gauza oso gogorrak izan, beti egongo da jendea gai hauek bermatzen dituena.





Inprimatu
Bai, maritxua naiz
Julen Zabala
EHGAMeko kidea
Urtarrilaren 3rako Kattalingorrik -gay, lesbiana eta transexualei laguntzeko Iruñeko zentroak- elkarretaratzea antolatu zuen, eraso homofobo bortitz bat salatzeko -beste bat, zoritxarrez-. Han bildu ginenok Davidi, hau da, eraso zioten gazteari elkartasuna adierazteko atsegina izan genuen, ilunabarreko eguraldi zakarrari batere kasurik egin gabe.
Egun batzuk lehenago komunikabideetan albistearen berri eman zutenean, hotzikara izugarri bat sentitu genuen. Gay, lesbiana, transexual izan edo, besterik gabe, heteronormak ezartzen duenaren aldean desberdin sentitzen garenok guri egina bezala sufritzen dugu gisa horretako zernahi eraso.
Diskriminazioaren kontra aspalditik ari garen erakundeok hasieratik argi eta garbi izan dugu inork ez lukeela sufritu behar bere izaera dela kausa -izaera sexuala eta beste zernahi motatakoa-. Baina, zoritxarrez, halaxe gertatzen da oraindik ere, aztoratzeko bezain maiz, nahiz eta gutxitan zabaltzen den horren oihartzuna.
Huskeria da lege aldetik zerbait aurreratu, gizartean onarpenak bildu eta erreferente batzuk sortu izana, benetako orduan egitura heterofaxistak ia bere hartan baldin badaude gure gizartean.
Davidek eta bera bezalako gazteek eskubide guztia dute diren bezalakoak agertzeko nahi duten tokian, nahi duten orduan eta nornahirekin. Orain, hemen, nornahi aurrean dugula, modua izan behar dugu ahotsa goratu eta beldurrik gabe esan ahal izateko: «Bai, maritxua naiz, eta zer?», «bai, bollera naiz, ezin da ala?», «bai, trans naiz, inporta al zaizu ba?».
Davidek kemen handia duela aitortu behar dugu, ez bere adinarekin jendaurrean bere izaera onartu duelako bakarrik, baita sufritu duen eraso homofoboari duintasun bete-beteaz aurre egin diolako ere: buruz buru, erasoa salatuz, komunikabideetan salatu ere, eta Kattalingorrik antolaturiko elkarretaratzean agertuz, artean zauriturik zegoela. Salatu izana bera aurrera ari garen seinale da, dudarik gabe, baina dagokion neurrian eskertu behar diogu.
Badakigu zein zaila den zernahi salaketa aurkeztea, eta are gehiago eraso heterofaxistak salatzea: homofoboak, lesbofoboak, transfoboak, (hetero)sexistak, matxistak... Eta are gehiago lekukotasunik emango duen inor ez badago. Ausardia handia behar da, dudarik gabe, norberaren eta gizartearen beldur kontaezinak gainditzeko. Baina beste biderik ez dago.
Gehiegitan bide hori ez da nahikoa, baina ezinbestekoa da erasotzaileak identifikatzeko lana eta epaiketarako bidea hasteko. Errudunak kalean ibil daitezke ezertxo ere gertatu ez balitz bezala. Zaila da konprenitzen, eta are zailago horrelako erasoek gizartean nolako alarma sortzen duten kontuan izanik -gogora ditzagun Sergi Xavier Martinen kasuko irudi izugarriak: neska gazte bati eraso zion iazko urriaren 7an, Bartzelonako tren batean-. Epaileei dei egiten diegu, horrelako kasuetan berehala erantzuna eman eta zigor zentzagarriak ezar ditzaten.
Davidi abenduaren 27an eraso zioten, «maritxu zikina» oihukatuz bat; garaitsu berean, Eliza katolikoko hierarka batzuek, nola ez, adierazpen negargarriak egin zituzten. Erasoa gertatu baino ordu batzuk lehenago, Bernardo Alvarezek adierazi zuen, Tenerifeko pulpitutik, homosexualitateak kalte egiten diela pertsonei eta gizarteari, gaitz bat dela eta homosexualen %94 bizioagatik direla homosexual, eta, gainera, adingabekoei abusuak egitea zuritu zuen: «Izan ere, deskuidatuz gero, probokatu egiten zaituzte».
Egun batzuk geroago, familia kristauaren aldeko «otoitzean» eta aita santuaren bedeinkazioarekin, beste hierarka batzuek ekin zioten. Rouco Varelak familia arloko politiken kontra egin zuen: esaterako, sexu berekoak ezkontzearen eta dibortzioa soiltzearen kontra. Horrelakoek, hark esan zuenez, «giza eskubideetan atzera egitea dakarte».
Garcia-Gascok laizismoaren kultura deitzen duena kritikatu zuen; haren esanetan, etsipena dakarren iruzur bat da, abortuaren, dibortzioaren eta «gazteen heziketa manipulatu nahi duten ideologien» bidez egina: «Demokraziaren galbidean gara». Cañizaresek, berriz, segurtatu zuen familiaren kontrako «mehatxu argiak eta eraso gogorrak» daudela, eta «gizartearen geroaren kontrako eraso larriak» direla.
Baina ez dezagun geure burua engaina. Nahiz eta badagoen horrelakoak hierarkia katolikoaren parte baten fanatismoaren erakusgarritzat hartzen duenik eta eliza baten barrenean jarrera batek baino gehiagok lekua badutela pentsatzen duenik, isiltasunak hau gogorarazten digu: entzun eta isil, baiezko biribil.
Blazquez delako baten hitzak -apezpikuen presidente eta neurritasunaren ordezkari omen-, abenduaren 30eko «otoitz» hartan esanak, argiak eta garbiak dira. «Familia kristauari izena kendu nahi diote, ustezko familia moderno batekin kontrajarriz», adierazi zuen, eta gaitzetsi egin zituen familia eredua bakarra dela ukatzen duten lege guztiak. Hauxe omen da eredu bakarra: «Ezkontzan, hau da, gizon baten eta emakume baten batasun iraunkorrean oinarriturikoa».
Argi baino argiago utzi dute homosexualitateak, esaterako emakumearen berdintasunak bezala, ez duela lekurik eliza horretan, eta katolikoen zerua -ia eliza guztiena bezala, baita ia erlijio guztiena ere- lurreko infernua dela gay, lesbiana eta transexualentzat.
Bada garaia etengabeko eraso horiek geldiarazteko. Indar aurrerakoi eta gizarte mugimendu guztiek eginahalean aritu behar dute izurrite hori betiko bukatzeko eta gizarte egiaz laikoa ezartzeko. Hierarkia katolikoaren fanatismo horrek, isiltasun konplizeak eta beste sektore ultra batzuen segidismoak, dudarik gabe, honelakoak ekartzen dituzte: homofobia, lesbofobia, transfobia, (hetero)sexismoa eta matxismoa. Eta horien fruituak irainak izaten dira, eta erasoak, eta gorrotozko krimenak.
Giza Eskubideetan, berdintasunean eta aniztasunean sinesten ez duten erakundeak, emakumea baztertzen segitzen dutenak eta homosexualitatea gaixotasuntzat hartzen dutenak mespretxatu egin behar dira gizartean, eta baztertu instituzioetan: hasteko, ezin dute finantzabide publikorik jasotzen segitu, eta ezin dute hezkuntza sisteman parte hartzen segitu.
David gazteak eraso homofobo bortitzaren inguruan izaniko jarrera eredugarriak pentsarazi egin beharko lioke gizarte guztiari. Haren lekukotasuna ikasgai ezin baliotsuagoa da, eta kontuan hartu behar dute, besteak beste Herritartasunerako Hezkuntza izeneko irakasgaian, homofobiaren gaia tratatzeko orduan. Hezkuntza sistemaren eta gizarte pedagogiaren bitartez bakarrik lortuko dugu salatutako eraso horren gisakorik ez izatea berriro.
Herritartasuna lortzeko puntukako baimen bat egongo balitz, Davidek sobran izango luke makina bat puntu. Baina, haien txatalen parafrasea eginez, orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago litzateke, hierarkia katoliko penagarri eta lotsagarri horrek herritartasuna lortzea baino.
Burua tente bizi nahi dugunok, «bai, maritxua naiz», «bai, bollera naiz» edo «bai, trans naiz» harro esateko askatasunez bizi nahi dugunok, sostengua, maitasuna eta elkartasuna adierazi nahi diogu Davidi. Hark bezala bere izaeragatik sufritzen edo sufrituko dutenek, jakin dezatela lekua badutela gure familian; Goliat heterofaxistari min egiten badio ere, gurea ere familia handi bat da, ezaugarri nagusi gisa desberdintasuna eta aniztasuna errespetatzea duen familia bat.




Homosexualen kontra? zergaitik? ez dira pertsona arruntak guztiok bezala? hiru galdera hauen erantzunak oso argiak dira nire ustez; lehenengoan ez zait buruan sartzen, ez dut ulertzen zergaitik jendea pertsona batzuk baztertzen ditu bere gustuengatik, bakoitza nahi duen gustuak izan ditzake eta hori ez litzateke arazo bat izan behar; bigarrenean ez daukat erantzunik, erantzun bakarra izango litzateke ez dudala ulertzen; eta azkenik hirugarren galderaren erantzuna argi eta garbi dago guztiok berdinak garela eta hori horrela da, nahiz eta kolore desberdinekoa izan, leku desberdinean bizi edo gustu desberdinak izan denok eskubide berdinak ditugu!









Hamarretik zazpi, gizonak
Auzapez karguetan oraindik apalagoa da emazte kopurua, %14 besterik ez baitira
E. B.
Bilbo
Emazteak herriko kontseiluetan sartu badira ere, oraindik ez da orekatzerik gertatu. Euskal Herrian, hamar zinegotzitk zazpi gizonak dira. Emazteak %30 baizik ez dira. Auzapez karguetan, oraino apalagoa da emazte kopurua, %14 baizik ez baitira. Kopuru hori herrialde batetik bestera aldatzen da. Proportzioetan, emazte gehien duen herrialdea Gipuzkoa da, %37,3rekin. Ondotik datoz Bizkaia (%37rekin) eta Lapurdi (%36,5ekin). Zinegotzi emazte gutxien duen herrialdea Baxenabarre da, %20,9rekin. Zuberoa ez dabil urrun, %21,6ekin.
Baxenabarren eta Zuberoan emazte zinegotzi gutxi izateak badu esplikazioa. Hain zuzen, parekotasun legea ez da aplikatzen bi herrialde horietan, 3.500 biztanletik gorako herririk ez baitago. Legea 3.500 biztanletik gorako herrietan aplikatzen da, Ipar Euskal Herrian. Hegoaldean, aldiz, ez dago horrelako bereizketarik.
Oro har, udaletxe gehienetan, emazte baino gizon gehiago dago kontseiluan. Lapurdiko ia herri guztietan gizonak dira nagusi, hiru herritan salbu, besteak beste Baionan. Baionan, 21 emazte daude eta 18 gizon. Donostian 13 emazte eta 14 gizon dira. Gainerateko hiriburuetan, emazte baino gizon gehiago dago. Emazte auzapeza duen hiriburu bakarra Iruñea da.
Parekotasun eta Berdintasun legeek emazte zinegotzi kopuruan eragin bat baldin badute ere, ez dute eraginik auzapez karguetan. Auzapez emazte gehien duen herrialdea Gipuzkoa da, baina %18,3 baizik ez dira auzapez emazteak. Baxenabarre da emazte auzapez gutxien duen herria, %7,4ekin, gero datoz Zuberoan (%8,9rekin) eta Lapurdin (%10,6rekin).
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiari dagokionez, ordea, emazteak oso gutxi dira. Ipar Euskal Herrian dituen 21 kontseilari nagusietatik bi baizik ez dira emazteak. Kantonamenduko hautagai bakarrak irabazten du. Lege berriak parekotasuna ezartzera behartzen ditu hautagaiak, orain, kantonamenduko hauteskundeetan. Hautagaia eta ordezkoa aurkeztu beharko dira hemendik aitzina. Baina, ia kasu guztietan, hautagaia da gizona eta ordezkoa emaztea. Ordezkoa, ontsalaz, ez da Kontseilu Nagusiko hautetsi izanen, hautetsia bera ez bada hiltzen behintzat. Ondorioz, parekotasun legearen atal horrek ez du parekotasunik bermatuko.






Argi dago leku guztietan edo gehienetan gizonaren papera garrantzitsuagoa dela emakumearena baino eta berri honetan ondo azalduta agertzen da; kargu inportanteetan gizonaren papera emakumeen paperaren aurrean dago eta behin eta berriro gustatuko litzaidake esatea, gizona ez dagoela emakumearen aurrean ezta emakumea gizonaren aurrean ere.








Bi urteko atxiloaldia eskatu dute sexu abusuak egotzitako gizon batentzat
erredakzioa

Iruñea
Etxeko lanak egiteko kontratatua zituen emakumeei sexu gehiegikeriak egitea egotzita, 82 urteko gizon bat epaitzen hasi dira Iruñean. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat. L.F.R. donostiarra da, baina, Radan (Nafarroa) etxebizitza bat du, eta han lanerako hartu zituen bi emakumeren arabera, sexu gehiegikeriak jasan behar izan zituzten.
Antza, eri zegoela esanez, berekin ohera sartzeko eskatzen zien emakumeei, eta orduan egiten zituen gehiegikeriak. Emakumeetako batek, gainera, lotako botikaren bat ematea egozten dio, lo zegoela gorputza ukitzen baitzion. Bi emakumeak marokoarrak dira, eta, aditzera eman dutenez, beren aurretik beste hainbat emakumek ere antzeko erasoak jasan zituzten susmoa dute.



Berrian azaltzen den moduan gizonari jarriko dioten zigorra bi urtekoa izango da eta hori egokia dela pentsatu behar dugu? horrekin ados egon behar gara? nire ustez ez, eta emakumeok ez gara geldirik geratu behar, horren aurrean zeozer egin beharko genuke. Legeak ezin dira aldatu baina bi urteko zigorra egotea gizon horrentzako ez da bidezkoa eta alde horretatik gauzak aldatzeko prest egon beharko ginateke; baina argi dago gauzak aldatzeko emakumeen ahotsa baino gehiago behar dela eta mundua ez dago prest adi egoteko.

2008/01/03


SEXUA EZ DA SEXISMOA.

Egutegi batean agertu diren biluziak kritika ugari jaso dituzte andrazkoen gorputzen erabileragatik. Espainia zentsorea bihurtu da?

Zer nolako desberdintasuna agertzen da Ryanair elkarteko egutegia eta Pinto elkarteko egutegiaren artean? Erantzuna oso erraza da, Ryanair elkartean egin duten egutegian emakumeak agertzen dira eta bestean gizonak; emakumeak badira "biluzik" agertzen direnak argazki sexistak dira baina gizonak badira "biluzik" agertzen direnak ondo ikusita dago, nora ailegatu behar gara?

Edozeinek egindako egutegia argi dago dirua lortzeko dela eta ez emakumea lotsarazteko.
Betidanik matxismoa egon da gure gizartean baina ni, emakumea izanda, pentsatzen dudana da egutegi hau ez dela matxismotzat har dezakegun beste gauza bat, beste pertsonei lagundu ahal izateko lortzen den dirua baizik.

Diru hori argi dago lortu dela eta horrekin pozik egon beharko ginateke hainbeste kexatu beharrean!




YouTube - Calendario solidario Ryanair